HARBIZI

  • HERIOTZA-ARTEAn aritua naiz. Bezeroaren nahia aintzat hartuz, eta material ezberdinak baliatuz (harriak, granitoak, burdina, brontzea…), hildakoak gogoan izateko artelanak egiten ditut: hilarriak, nitxoak, errauts kutxak eta maitarriak edo idatzizko mezuak biltzen dituzten harriak. Denak ezberdinak dira, izan ere, izaki guztiak dira ezberdin, eta ezberdin gogoratu nahi ditugu.
  • GARAIKURRAK egiten ditut: omenaldietarako, kirol probetarako, era guztietako txapelketetarako… Diseinuak berariaz egiten ditut, banatuko den ekitaldiaren ezaugarriak aintzat hartuz eta ohiko moldeetatik eta materialetatik aldenduz.
  • IKASTAROAK eskaintzen ditut, helduentzako zein haurrendako. Helduendako Modelatzea eta hustea eta Hargintzaren hastapenak eta haurrentzako Birziklapen artistikoa eta Zure ingurua artea da.
  • ESKULTURAK egiten ditut, material xume zein gogorrekin: hutsa betetzen dutenak eta, aldi berean, betetakoa husten dutenak.


Diseņo y programaciķn web Aldor Internet  
diseņo y programaciķn web